Partida erabakigarriak jokatu zituzten Ostadar Saskibaloia ataleko kadete mailako ordezkariek hilaren 20an eta 21ean.
Kadete Partaidetza mailako Ostadar SKT taldea euren multzoko lehen postuan geratu ostean, Errendimendura igotzeko lehia borrokatua jokatu zuen Maialen Chourraut kiroldegiko kantxan. Easo Basket Villa Maria Luisa izan zuten aurrez aurre.
Lehen laurdenean donostiarrak 9-16 aurreratu ziren arren, atsedenaldira berdinketarekin iritsi ziren taldeak, 28-28.
Ostean, lehia estuak jarraitu zuen eta bi punturengatik talde urdin beltzak eraman zuen partziala. Azken hamar minutuetan, aldiz, donostiarren aldeko izan zen zortea eta puntu batengatik 51-52 eraman zuen saria Easo Basketek.
Hurrengo egunean, Kadete Errendimendu Urreko kideak, aldiz, nagusi izan ziren Andraitzen aurka eta 92-45 gailendu zen Lasarte-Oriako taldea.
Horri esker, sailkapeneko bigarren postuan amaitu du lehen fasea. ZAST Attack taldearekin 25 puntura berdinduta egon arren, talde urdin beltzak aldeko eta aurkako tantoetan kopuru hobegoagoak izan dituenez, Euskal Ligako igoera fasea jokatzeko gurutzaketa hobea eskuratu du.
Lehen sailkatu Yoga Shala Askatuak taldeak zuzeneko txartela eskuratu duenez, urtarrilaren 10ean eta 11n maila igoerako bigarren postua jokoan izango dute lau taldea: Ostadar Alvite Arquitectura, ZAST Attack, Easo Basket Alvite Arquitectura eta Krean Ointxe!!. Azken horren aurka lehiatu beharko du talde urdin-beltzak hil horretako 10ean; lehen fasean bi neurketak lasarteoriatarren aldeko izan dira. Gaindituz gero, ZAST Attack eta Easo Basket Alvite Arquitectura taldeen arteko partidako irabazlearen aurka neurtu beharko ditu indarrak Ostadarreko ordezkariak.
3x3 txapelketa
Bien bitartean, bihar, hilaren 27an, saskibaloia izango da protagonista Maialen Chourraut kiroldegiko kantzan. Goiz eta arratsalde Ostadr SKTk antolatutako 3x3 txapelketako lehiak izango dira ikusgai.
Goizean, benjamin mailatik kadete kategoriarako gaztetxoak izango dira borrokan eta junior eta senior mailako jokalariak, aldiz, arratsaldean.