Abenduak 24: goizak emandakoa

Txintxarri Aldizkaria 2025eko abenduaren 24a

Euritsua baina beroa izan da ongietorriaren goizeko zatia; harro daude Mari Domingi eta Olentzero. Antonio Mercero aretoa lepo bete duten familiekin tarte atsegina igaro ostean, arratsaldeko ikuskizunerako atseden hartzera joan dira, Xixuko ahatearekin batera. 18:00etan ariko dira, Oriarte Landaberri institutuko patioan. Desfilea bertan behera uztea erabaki dute antolatzaileek, parte hartzaileak urteko egun berezienean hoztu eta gaixotu ez daitezen.