Buruntzaldea IKTko gaztetxoak, estiloak ezagutzen eta horien hobekuntzan murgilduta

Txintxarri Aldizkaria 2025eko abenduaren 26a

Benajmain jaialdian parte hartu zuten Buruntzaldea IKTko kideak. Arg.: Buruntzaldea IKT.

Buruntzaldea IKTko benjaminek eta Urko Azpiazu alebinak urtari amaiera eman zioten hilaren 20ean, Lazkaon. Ederki egin zuten igeri guztiek eta Azpiazuk marka bat ere ondu zuen

Alebin eta benjamin kategoriako haurrak Lazkaoko Joxe Miel Barandiaran udal igerilekuan bildu ziren hilaren 20ean. Lehenek Ligako 3. jardunaldian lehiatu zuten eta bigarrenek, bigarren topaketaz gozatu zuten.

Buruntzaldea IKTk bietan izan zuen ordezkaritza. Alebin mailan, Urko Azpiazu soilik izan zen igerian eta 400 m. libre zein 50 m. bizkar probetan parte hartu zuen. Azken horretan bere marka ondu zuen.

Bestetiki, taldeko 23 haur izan ziren benjaminen topaketan. Hitzordu horretan bizkar estiloko probei egin zieten aurre gaztetxoek eta askorentzat lehen aldia zen. Julen Retegi eta Oier Perezek izan ezik, gainerakoen 50 m. bizkar saioa egin zuten. Aipatu bi igerilariek, aldiz, estilo bereko 100 metroko lehian izan ziren.

Buruntzaldea IKTko prestatzaileak pozarren daude bi kategoria hauetako igerilariek egindako garapenarekin.  Benjamin kategoriako igerilariei dagokionez, gainera, "emaitza baino garrantzitsuagoa da arautegiaren inguruko ezagutza barneratzea eta estiloen ikaskuntza garatzea" azaldu zute taldeko arduradunek.