Futbolez beteko da Michelin, hilaren 27an

Txintxarri Aldizkaria 2025eko abenduaren 26a

Iazko txapelketako neurketetako bat.

Ostadar SKTk bigarrenez Kadete Nesken txapelketa antolatu du. Hitzordua hilaren 27an izango da, goizez, Michelin kirol guneko zelaian

Ostadar SKTren taldeaz gain, Real Sociedad SAD, Usurbil FT, Errenteriako Touring KE, Zizurkilgo Aiztondo NKK, Donostiako Arrupe Chaminade eta Urnieta KE izango dira lehian.

Goizean zehar, finalerako sailkatzeko lehia ezberdinak jokatuko dira eta bazkal ordu aldera, jakingo da zein den aurtengo txapelduna; iaz Aiztondo NKK izan zen garaile.

Arg.: Ostadar Futbola.