Herriko tenislariak, podiumetan

Txintxarri Aldizkaria 2025eko abenduaren 26a

Mariasun Yurrita (ezker) eta Patxi Fadrique (eskuinean beltzez) eskuratutako garaikurrekin. Arg.: M. Yurrita/RFET

Teniseko hainbat txapelketa lehiatu dira hilean zehar eta bitan herritarrak izan dira podiumean. Gurpildun aulkiko Bikotekako Espainiako txapelketako txapeldunorde izan zen Patxi Fadrique herritarra eta beterano mailako garaile, aldiz, Mariasun Yurrita

Hilaren 15etik 20ra Donostiako Tenis Elkarte Errealean beterano mailako Gipuzkoako txapelketa jokatu da. Mariasun Yurrita herritarra eta LOKE tenis saileko arduraduna finalera iritsi eta garaikurra lortu zuen.

Lasarte-Oriako tenislariak Edurne Marcos izan zuen aurrez aurre hilaren 20ean jokatu zen finalean. Yurrita nagusi izan zen lehian; 6-1 eta 6-2 irabaziz.

Duela 45 urte bere lehen titulua jaso zuen Mariasunek eta gaur egun ere garaikurrak biltzen jarraitzen du.

Bigarren postua

Gurpildun aulkiko Bakarkako zein Bikotekako Espainiako txapelketako finalak Sevillan (Andaluzia) jokatu ziren eta bikotekakoan  Donostiako Tenis Elkarte Errealeko kide Patxi Fadrique herritarra izan zen lehian bere bikote Francesc Tur katalanarekin batera; bigarren amaitu zuten txapelketa.

Munduko sailkapenean laugarren postuan den Martin de la Puente galegoak eta Dominik Bukala polakoak osatutako bikotearen aurka neurtu zituzten indarrak. Aurkariak partidan nagusi izan ziren hasieratik eta ez zioten herritarraren bikoari aukerarik eman; 6-1 eta 6-1 izan zen emaitza.