Gabonetako Areto Futbol txapelketako lehen lehiak jokatu dira

Txintxarri Aldizkaria 2025eko abenduaren 23a

Lehen jardunaldia jokatu duten taldeak. Arg.: Eguzki Areto Futbola.

Eguzki Areto Futbol taldeak antolatuko Gabonetako txapelketa atzo arratsaldean hasi zen Maialen Chourraut kiroldegian. Alebin eta infantil mailako hamalau talde lehiatuko dira uratarrilaren 3ko finaletan egoteko

Lehen fasean, kategoria bakoitzeko bina multzo egin dituzte antolatzaileek: A eta B. Infantiletan launa talde arituko dira horietako bakoitzean eta alebinetan, aldiz, hiru.
 
A multzokoek ekin zioten atzo lehiari; alebinetan Indarrak taldeak atseden izan zuen. Honakoak izan ziren emaitzak:
 

Alebin A multzoa

Okendo united 8 - 0 Okendotarrak

Infantil A multzoa
 
Tikitakers 3 - 1 Prime club
Txalburus 6 - 4 Futbol sin piernas
 
 
Gaur arratsaldean, 16:00etatik aurrera, B multzoko taldeen txanda izango da; Ausartak taldeak ez du jardunaldirik alebin kategorian. Hauek dira neurketa:
 
  • Alebin B multzoa:
    • Euskal Samba - Leo
  • Infantil B maila:
    • Gansters - Simios Fc
    • Okendo Team - Galacticos de Montepinar