Lasarte-Oria Kirol Elkarteko (LOKE) Iraia Diez eta Lucas Morales judokek gerriko beltzeko danen azterketari egin zioten aurre hilaren 20ean. Biek ederki gainditu zuten proba entrenatzaile Gorka Aristegiten hitzetan eta saria izan zuten, Diezek lehen dana esluratu zuen eta Moralesek bigarrena.