Astebete baino gutxiago falta da Gabonak ospatzeko. Festa giro sortzeko, hainbat ekitaldi eraman ditu aurrera Aterpea elkarteak, azken egunotan. Aurreko astean, txu-txu trena atera zuten, egun osoz. Herritar mordoak bidaiatu zuen garraiobide hortan, Lasarte-Oriako kaleetatik barrena. Oraingoan, gaztaina jana antolatu dute, Okendon. Jaki goxoak probatzearren, pertsona ugari gerturatu da enparantzara. Ardo gozoa dastatzeko beta ere izan dute. Txikienek, bizkotxoak. Lagunartean zein senideekin, Eguberrietako giroa mokaduz mokadu osatu da, larunbat arratsaldean.
abe 20, 18:15 Gizartea