Bea Larrañagak Donna Bufona antzerkiaren emanaldia egin du, larunbat arratsaldean, Manuel Lekuona Kultur Etxean. Haurrentzako obra bufoneskoak zein gogoetatsuak, protagonista du Donna, gaur eguneko pertsonekin jolasteko grinatsu dagoen pertsonaia. Haren bidez, auditoriora gerturatutako ikusleek tradizioen artean bidatu dute usadio horiek zergatik eta nola iritsi diren hausnartzeko.
abe 20, 17:32 Kultura