Lasarte-Oriako Elkartasun Sareko kideek elkartasun bilketa eraman dute aurrera, larunbat eguerdian. Askotariko materiala bildu dute, hainbat pertsona gerturatu baitira. Alde batetik, neguaren hotzari aurre egiteko materiala (kanpin dendak, lo zakuak, mantak, eskularruak...) eta bestetik, elikagaiak (pasta, garbantzuak, dilistak, arroza eta olioa). Lasarteoriatarrek emandako baliabide guztiak Donostiako Afari Solidarioak ekimeneko lagunei emango dizkiete.