Antolatzaileek urtero nabarmendu ohi dutenez, Gilda Eguneko txapelketan baino ostalari gehiagok ez dute parte hartzen antzeko beste sariketa eta ekitaldietan. Gipuzkoako udalerri ugaritako ehun ostalari baino gehiagok parte hartu dute, horien artean, Lasarte-Oriako bik.
Gilda pintxoa eta osagaiak toki guztietan dira ezagunak baina horrek ez du esan nahi modu tradizionalean soilik presta daitekeenik, lehiaketan aritu direnek erakutsi dutenez. Osagaiak uztartzeko bestelako teknikak erabili dituzte eta pintxoak dotore aurkeztu dituzte epaimahaikideen aurrean.
Jakiak bakarrik ez, horiek prestatzen dituztenen abilezia ere saritu dituzte. Gilda muntatzaileen txapelketa aurrera eraman dute eta Avenidako sukaldari Percik sarietako bat irabazi du.