Gure Lasarte Zikiña taldeak bigarren jaialdia antolatu zuen atzo iluntzean. Xirimiri Elkartea kontzertu areto bihurtuta, Grapa eta Bellum taldeek emanaldia eskaini zuten. Gogotik jo zuten artistek eta biziki disfrutatu zuen euren doinuekin publikoak. Ekimen honekiko zein ekainean egindako ekitaldiak izandako harrera ona direlarik, Euskal Herriko underground kultura herrian sustatzen jarraituko dutela adierazi dute antolatzaileek.
abe 20, 11:40 Kultura