Nortasunaren eta sinesmenen mugak agerian, umoretik

Txintxarri Aldizkaria 2025eko abenduaren 19a

Txaloak Produkzioak Arizona antzezlanaren eskaini dute, ostiral arratsaldean, kultur etxean. Bizilagunak zelatan dituztelarik, Georgek eta Margaretek beren mugak defendatu behar dituzte. Egiteko horrekin buru-belarri dira biak; ezin dute guardia jetsi. Alabaina, halako batean, Margaret galdera asko egiten hasi eta beraien bizitza hankaz gora jartzen hasiko da. Umoretik abiatuta, muga arteko migrazioaren inguruko emanaldia da. Obra Juan Carlos Rubiok idatzi eta Kepa Errastik itzuli du. Aitziber Garmendiak eta Jon Plazaolak antzezten dituzte protagonistak.

Erlazionatuak