Buruntzaldea IKTko zein Donostiako Fortuna taldeak entrenatzen ari diren absolutu, junior eta infantil igerilariek berriro Hernaniko igerilekuan lehiatu zuten Neguko Ligako 3. jardunaldian.
Herriko taldeko hamar kidek parte hartu zuten eta gehiengoak 400 m. libre proba edo 200 m. lau estilo saioetan egin zuten igeri; infantilen kasuan, Gipuzkoa eta Euskal Herria mailako Neguko Txapelketetan parte hartu ahal izateko Emaitzei dagokienez, partaide guztien artean 10 marka pertsonal ezartzea lortu zuten. Honakoak izan ziren horiek:
- Izaro Bautista: 400 m. libre, 06.13,30 eta 50 m. bizkar, 47,88.
- June Apeztegi: 200 m. bizkar, 03.17,75, proba bereko 100 metroetako pasean, 01.36,36 eta 50 m. bular, 48,88.
- Lier Garmendia: 400 m. libre, 05.11,52 eta proba bereko 200 metroetako pasea, 02.35,99.
- Ane Meyer: 400 m. libre, 05.29,72 eta 50 m. bizkar, 39,65.
- Itxaso Iparragirre: 50 m. bizkar, 38.06.
Eta 400 m. libre saioko denborari esker, Euskal Herriko Neguko Txapelketan parte hartzeko txartela eskuratu zuen. Igeriketa taldeko arduradunak pozarren daude entrenamenduen emaitzak ikusten ari direlako.
Fortunako herritarrei dagokionez, Mayi Gorostegui, Ibon Elola eta Kimetz de la Cruz izan ziren igerian bakarka zein erreleboetan egin zuten igeri. Ederki jardun ziren, baina ez zuten markarik hobetzerik izan.
Txikiak ere bikain
Bien bitartean, Tolosako Usabal kiroldegian XXV. Paco Sanchez Saria jokatu zen. Bertan, Buruntzaldea IKTko alebin eta benjamin kategorietako kideez gain, Fortuna, Zarautz Balea, Taosa igeriketa, CN Izarraitz, Ordizia KE eta Tolosaldea Igeriketako kirolariak izan ziren hitzorduan.
Alebinek, 100 m. bizkar, 100 m. libre eta 200 m. lau estilo proben artean bi aukeratu behar zituzten. Benjaminek aldiz, proba bakarream egin behar zuren igeri eta taldearen gehiengoa 50 m. libre saioan izan zen igerian. Bular edo bizkar erako 50 metroetan edo 100 m. lau estilo serietan aritu zenik ere izan zen.
Guztiak primeran aritu zirela eta alebinak garapen prozesu egoki batean murgilduta daudela nabarmendu dute taldeko prestatzaileek. Benjaminen kasuan, gaztetxoek krol estiloan aurrera pauso handiak egin dituztela ieta igerian gero eta sendoago eta segurtasun gehiagorekin ari direla jakitera eman dute.
Absolutu, junior eta infantil mailako kideek atseden izango dute urtarrilera arte. Baina gaztetxoek, bihar, hilaren 20an, 2. Benjamin topaketa eta Alebin Ligako 3. jardunaldia izango dute Lazkaoko igerileku berrian.