Erregional I. Mailako taldeak izan ezik, gainerako guztiek hiru puntuak eskuratu zituzten. Emaitzak honakoak izan ziren:
- Ohorezko Erregional Maila
- Eguzki Arkupe Rehabilitaciones - Ttakun 4-3
- Erregional I. Maila
- Urnieta B - Eguzki ISU Leihoak 3-2
- Gazteen Maila
- Laskorain B - Eguzki Lekuona Tailerra 1-10
- Kadete Maila
- Eguzki Escalerilla Taberna - Lauburu B 7-1
- Infantil Maila
- Eguzki Andatza Taberna - Aloña Mendi A 10-2
- Aloña Mendi B - Eguzki Patricio Taberna 1-13
Eguberrietako etenaldia baino lehen, azken jardunaldia jokatuko dute hori-beltzek eta guztiak lehen postuetan mantentzeko lan egingo dute.
Euskadirekin, lanean
Bestalde, Euskadiko selekzioa 16 eta 14 urtez azpiko taldeak osatzeko lan saioak antolatzen ari da eta Eguzki Areto Futbol taldeko hamar jokalari hilaren 14an, Pasaiara eta 17an, zortzik Leioara (Bizkaia) egin dute bidaia entrenamendua egiteko.
14 urtez azpikoan, Enaitz Garcia, Aimar Garcia, Julen Mauleon, Julen Murillo eta Jairo Fuciños eta 16 urtez azpikoan, Telmo Aranzadi, Alex Corcuelo, Hugo Hernandez, Xuhar Lucero eta Unax Urdangarin izan dira lanean.