Errugbilari gazteak, Saletaren bidea jarraikiz

Txintxarri Aldizkaria 2025eko abenduaren 17a

Beltzak Eskolako gaztetxoek topaketa izan zuten Atsobakar kirol gunean. Zarautz RT, Atletico San Sebastian eta Gasteizeko Gaztedi taldeko kideekin batera ederki gozatu zuten entseguak, meleak eta ikasitako jokaldiak egiten

Gaztetxoen antzera, horrelako jardunaldietan lehen pausoak eman zituen nazioartean lehian dagoen, Alex Saleta herritarrak ere.

Topaketa baino egun bat lehenago Castilla y Leon Iberians taldearekin garaipena erdietsi zuen herritarrak; 13-26 gailendu zitzaion.

Europako Superkopako lehen fasea neurketarik galdu gabe amaitu du taldeak eta urtarrilean lehiaketako finalerdiak jokatuko dituzte.