Tolobolei A hobea izan zen Usabal kiroldegian jokatutako finalerdian. Tolosako taldearen aurka fin ibili zen talde urdin beltza lehen jokoan, baina hurrengo bietan aurkaria nagusi izan zen; 25-19, 25-8 eta 28-5 izan ziren emaitzak. Ondorioz, urdin-beltzek hirugarren postua lehiatuko dute Aiztondo Neskideren aurka.
Jubenilek zazpigarren postua izango dute jokoan, Asuncion Izukaitzen auka 0-3 galdu ostean eta kadete partaidetza taldeak, aldiz, hamaikagarren postua; Suge trebeak 1 taldek 1-3 garaitu zituen urdin-beltzak.
Azkenik infantil partaidetzako kideek hamazazpigarren postuarengatik borrokatuko dute Hernani 3rekin..
Euskal Ligan txanponaren bi aldeak bizi izan zituzten Ostadarreko ordezkariek. I. mailako taldeak Unaiarena Ekialde 0-3 garaitu zuen eta II. mailakoak ongi borrokatu arren, ezin izan zuen Bera Bera garaitu (1-3).
Euskadiko selekzioa
Horrez gain, Ostadarreko kadete mailako bi taldekide, Nora Atxaga eta Maddi Fernandez, Euskadiko Selekzioa sortzeko lan saioan izan ziren Hondarribian lanean hilaren 7an.