Bi herritarrak Ostadar SKTen eman zituzten euren lehen pausoak eta Realeko harrobian eskutik joan dira. Sare Sozialetan azaltzen dute jokalariek:
View this post on Instagram
Lander Astiazaran herritarrak txikitako ametsa bete zuen Eldan (Alacant, Valentzia); Real Sociedad taldearekin jokatzea. Errege kopako zerrendan sartu zuen Joan Ansotegi jarduneko entrenatzaileak, Alacantera bidaiatu eta 85. minutuan sartu zen zelaira Lasarte-Oriako gaztea. Era horretara, herria sortu zenetik lehenengoz bi lasarteoriatar, Astiazaran eta Jon Martin, jokatu zuten batera eta euren harritxoa jarri zuten biek Realaren garaipenean; 1-2 irabazi zuen luzapenean lortutako golari esker. Gurasoen babesa ere izan zuen egun seinalatuan
Bi herritarrak Ostadar SKTen eman zituzten euren lehen pausoak eta Realeko harrobian eskutik joan dira. Sare Sozialetan azaltzen dute jokalariek:
View this post on Instagram