Intzako pilotariak, azken fasean ezin aurrera egin

Txintxarri Aldizkaria 2025eko abenduaren 17a

Intzako pilotariak hiru txapelketako azken faseetan murgildu dira. Ezker Hormako Kluben arteko lehiaketan zein Errendimenduko lehian ezin izan dituzte kanporaketak gainditu. Megua txapelketan kadete bikoteak finalerdiari egingo dio aurre

Intza KEko pilotariek banakako txapelketan kanporaketa berriari egin zioten aurre. Ez zuten zorterik izan eta txapelketatik kanpo geratu dira.

Errendimendu mailan, Alain Polvorosa alebin 2. mailako Gipuzkoako finalaren ateetan geratu da. Gaztelupeko Urretagoienaren aurka ongi borrokatu arren, 2-1 (8-4,6-8 eta 4-2) amaitu zen finalerdia eta aurkariak lortu zuen sailkapena.

Oier Elola eta Kimetz Atorrasagasti kadeteek ere bere bideari amaiera eman diote Ezker Hormako Kluben arteko txapelketako final zortzirenetan.

Atorrasagastik ezin izan zuen Ataungo Labakaren aurrean ezer egin. Aurkaria nagusi izan zen eta 18-4 gailendu zen.

Elolak ere ez zuen lan erraza izan LAPKEko Agirreren aurka Michelingo pilotalekuan. Aurkariak ezarri zuen neurketako erritmoa eta 7-18 irabazi zuen LAPKEko ordezkariak. Neurketako irudiak, galerian ikusgai.

Finalaren bila

Izan zen aldeko emaitzarik ere, binakako Negua txapelketan. Jon Pello Artetxe eta Beñat Olazabalek 22-15 irabazi zioten Oiarpe. 

Nagusien mailako multzoko lehia amaituta, hirugarren izanik, ez dira azken faserako sailkatuko. Era honetara, Intzak bikote bakarra mantenduko du finalaren bidean, kadeteak. Finalerdian Oiarpe izango dute aurkari.