Iraultza oholtzara eramateko jarduera antolatu dute

Iñigo Gonzalez Sarobe 2025eko abenduaren 18a

Irailean egin zuten herriko kulturaren egoerari buruzko mahai ingurua.

'Iraultza oholtzara' ekimena egingo dute etzi (hilak 20). 11:00etatik 14:00etara azoka autogestionatua izango da Okendo plazan; 18:00etan, Ma.dame akustikoa, Jalgin; ordu erdi geroago, agerraldia egingo dute Sagardotegi kalean; eta 19:00etan, erakustaldia egingo dute zenbait raperok, Jalgin.

Udalerriko arte esparruan lanean ari den jendea batu eta eztabaidarako nahiz elkargunerako espazio bat sortzeko helburuarekin eratu zuten Autodromo egitasmoa, irailean. Mahai inguru bat egin zuten eta ondorioztatu zuten "basamortu kulturala" dagoela Lasarte-Orian, horretarako plataformarik ez dagoelako.