Inauterietarako gaia iragarri dute sorginek

Iñigo Gonzalez Sarobe 2025eko abenduaren 17a

Giro ederra egon ohi da kalean, Inauterietan.

Datorrena urte berezia izango da udalerriko festa alternatiboak antolatzen dituen eragilearentzat, Sorgin Jaiak-entzat. 25 urte beteko dira aurrenekoz Lasarte-Oria sorgindu zutenetik eta akelarreak egiten ari zirenetik. Bada, horixe bera da Inauterietarako aukeratu duten gaia, 'Akelarrea', euren sare sozialetan berriki iragarri dutenez. "Zein mozorro bururatzen zaizue horrekin lotura izan dezakeena? Denboraz zabiltzate jantzi politak prestatzeko!", animatu dituzte herritarrak.

Datorren urteko Inauterietako asteburua otsailaren 13tik 15era artekoa izango da. Sorginek ez dute hutsik egingo.

 
 
 
 
 
Ver esta publicación en Instagram
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 

Una publicación compartida por Sorgin Jaiak (@sorginjaiak)