LOKEko Santos eta Diez judokak, lehen postuetan

Txintxarri Aldizkaria 2025eko abenduaren 16a

Aitor Santos, ezkerrean, junior txapelketako podiumean. Diaz, eskuinean, Tenerifeko proban. Arg.: LOKE Judo.

Lasarte-Oria Kirol Elkarteko (LOKE) judokek hiru hitzorduri aurre egin zieten hilaren 13an eta 14an. Erandioko torneoan lehiatu ziren kadetek; Aitor Santos juniorra Euskadiko txapelketan borrokatu zen eta Iraia Diez kadetea, aldiz, Espainiako Superkopan Tenerifen (Kanariar Uharteak). Guztiak ederki jardun arren, azken biek eskuratu zituzten emaitza aipagarrienak. Santos Euskadiko txapeldunorde izan zen 90 kilo azpiko mailan; Iraia Diez, aldiz, bosgarren Superkopan