Martin eta Astiazaran herritarrak, Realaren Kopako deialdian

Txintxarri Aldizkaria 2025eko abenduaren 16a

Lander Astiazarana (ezker) eta Jon Martin (eskuin), aste honetako Realaren entrenamenduetan. Arg.: Real Sociedad SAD

Real Sociedad taldeak gaur gauean Kopako final zortzirenetako neurketa du Eldan (Alacant, Valentzia). Jarduneko entrenatzaile Jon Ansotegik atzo jakinarazi zuen jokalarien deialdia eta bi herritar bidaiatu dira Alacantera: Jon Martin eta Lander Astiazaran. Astiazaran lehenengoz sartu da zerrendan

Denboraldi hasieratik hona, Martin Realaren hamaikakoan eta defentsan errotu da. Harrobiko harribirtxietako bat da eta  urrian 2031ra arte luzatu zuen kontratua txuri-urdinekin.

Lander Astiazaranek, aldiz, Sansetik egin du jauzia. Denboraldi ederra egiten ari da aurrelaria. Entrenatzaile aldaketarekin aste honetan lehen taldean egon da lanean. Zerrendan sartzen den lehen aldia da eta Realarekin bidaiatu da Kopako neurketara.

Herritarrek eta euren taldekideek Eldenseren aurkako lehia gainditzeko  borrokatuko dira zelaian.