Idazlearen lagun Antonio Vegak egindako aurkezpen txikiarekin hasi zen saioa. Tarte horretan, "egiazko fikzioa" idaztearen zailtasuna azpimarratu zuen Vegak; dokumentazio lana handia egin behar izan baitu idazleak errealitatearekin bat datozen inguruneetan kokatzeko kontakizuneko protagonistak.
Sanchezek hartu zuen hitza gero. No lo olvides, Sr Gredos lanaren inguruan hitz egiten hasi zelarik, bere azken obraren inspirazioei buruz solastatu zen, baita idazketa prozesuaren gainean ere. Bertaratutakoek adeitsu entzun zioten. Horrez gain, gurasoei eta berarekin kolaboratutako guztiei eskerrak eman zizkien, Lasarte-Oriako lau liburudendei ere: Maite, Izkiña estankoa, Bagri, eta Lilura "bere liburuak herritarren eskura jartzeagatik". Era berean, ez da ahaztu behar sortzaileak berak aurrera eramaten duela bere lanen argitalpena. Aurkezpenarekin amaitzeko hirugarren eleberria amaitu duela jakinarazi zuen, datorren urteko lehen zatian argitaratuko dela.