Txalaparta doinuez osatutako dantza

Txintxarri Aldizkaria 2025eko abenduaren 14a

Hasiera batean, Kukai konpainiak urriaren 18an eskaini behar zuen 'Txalaparta', Manuel Lekuona kultur etxean. Alabaina, azken minutuko ezbeharra dela-eta, kantzelatu egin behar izan zuten hitzordua oreretarrek. 

'Txalaparta' ikuskizuna eskaini zuen Kukai dantza taldeak, larunbat iluntzean, Manuel Lekuona auditorioan. Jon Maia Sein taldeko zuzendariak gidatutako obra da, baina egite horretan, ez da bakarrik aritu Jesus Rubio artista madrildarra izan baitu zuzendaritza artistikoan bidelagun, emanaldiko muinarekin bat eginez, elkarrekin ontzen. Bestalde, Rubiok koreografo lanak egin ditu. Orobat, identitatearen gaineko lana osatu dute. 

Zazpi dantzari oholtzaratu ziren: Alain Maia, Arantza Iglesias, Ibon Huarte, Izar Aizpuru, Nerea Vesga, Izaro Urrestarazu eta Urko Mitxelena. Musikaren aldetik, txalaparta soinuak izan ziren protagonista. Dena dela, melodiak musika elektronikotik ere izan zuten. Doinu horien konpositorea Aitor Etxeberria izan da. 

 

Erlazionatuak

'Txalaparta' ikuskizunaren hasiera

Txintxarri Aldizkaria abe 14 Kultura