Txindokiko krosean bildu ziren Gipuzkoako modalitate horretako kirolariak, Ordizian. Izan ere, eskolarteko eta federatutako Gipuzkoako Kros Txapelketa izan zen jokoan.
Ostadar SKTko June eta Erin Iruretagoyena, Zumeatarra taldeko Aimar Sukunza eta Real Sociedad taldeko Alaia Romero bertan izan ziren maila ezberdinetan lehian. Sukunzak lortu zuen emaitzarik onena; 23 urtez azpiko brontzea jantzi zuen eta sailkapen orokorreko seigarren izan zen. Herritarren markak, azpiko koadroan.
Txindoki krosa / Gipuzkoako kros txapelketa
• 23 urtez azpiko maila
Aimar Sukuntza - 20.37
• 16 urtez azpiko maila
June Iruretagoyena - 11.36,5
Erin Iruretagoyena - 12.43,7
• Infantil maila
Alaia Romero - 08.15,2
Valentziako Maratoia
• Sergio Ramirez - 02.32.27
• Julen Ormazabal - 02.44.18
Markak eta maratoia
Pistan, aldiz, Ostadar SKTko kideek proba libreen denboraldiari eman zioten hasiera Antonio Elortza belodromoan, Donostian.
Ordezkaritza handia izan zuen Lasarte-Oriako taldeak eta hala nola, altueran, jauzi hirukoitzean, luzera jauzian, pisu jaurtiketan, 60 metro lasterketan eta 16 urtez azpiko 1.000 metroko lasterketan euren markak ondu edo gutxieneko erregistroak lortzeko jardun ziren urdin-beltzak.
Eta zubiaz baliatuz, Valentziako Trinidad Alfonso Zurich Maratoian ere izan ziren lehian herritarrak, Valentzian.
Errekor eta marka ugari hautsi ziren eta, besteak beste, Ostadar SKTko Sergio Ramirezek eta PC Running taldeko Julen Ormazabalek 42 kilometroko bidea amaitu eta euren marka pertsonala zein denboraldikoa ondu zituzten, hurrenez hurren.