Lasarte-Oriako Udalaren Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzuko Langileak ordezkatzen dituen UGT sindikatuak ohar bat bidali zuen TXINTXARRI aldizkarira iragan azaroaren 21ean. Horren bitartez, jakinarazi zuen behargin horiek mobilizazioak hasiko zituztela, zerbitzuaren baldintzak finkatzen dituen pliegoak argitaratu gabe zeudelako eta langileen lan baldintzak azken zazpi urteetan ez zirelako eguneratu. Bada, orain, protesta ekintza horiek bertan behera utzi dituztela ohartarazi dute, hain zuren ere, aipatu pliegoak publikatu dituelako udalak. Lehiaketa hori aurrera eramateak ahalbidetuko du langileen lan baldintzak eguneratzea.