3x3 Saskibaloi txapelketako izen ematea martxan da

Txintxarri Aldizkaria 2025eko abenduaren 10a

Iazko edizioko 3x3 txapelketako neurketa bat.

Gabonak atea joka ditugu eta egun seinalatu horietan hainbat kirol ekimen jokatzen dira Lasarte-Orian. Horietako bat da Ostadar Saskibaloi atalak antolatzen duen 3x3 txapelketa. Aurten X. edizioa hilaren 27an lehiatuko da eta izen ematea ireki dago

2017 urtetik aurrerako kirolariek saskibaloiaz gozatzeko aukera izango dute Maialen Chourraut kiroldegian. Benjamin mailatik kadete kategoriarako lehiak goizean izango dira; junior eta seniorren partidak, aldiz, arratsaldean.

ostadar_saskibaloia instagram kontuan argitaratu den qr bidez (azpiko kartelean) txapelketako araudia eta formularioa eskuratu ahal dute parte hartu nahi duten pertsonek. Horrez gain, 10 euro ordaindu beharko dituzte taldeek. Horretarako Ostadarreko bulegora gerturatu behar dute, 17:00etatik 19:00etara edo Lasarte-Oriatik kanpoko taldeek egunean bertan egin dezakete ordainketa. Informazio gehiago eskuratzeko 623 16 83 95 telefono zenbakira deitu behar da.