Saleta kide duen Castilla y Leon Iberians taldeak, garaipen garrantzitsua

Txintxarri Aldizkaria 2025eko abenduaren 10a

Alex Saleta herritarra, baloiarekin ihes joan nahian. Arg.: Iberians Rugby.

Lasarte-Oriako Beltzak elkarteko errugbi jokalariek atseden izan zuten abenduko zubian, baina jai egunei hasiera ongi emateko Europako Super Kopako jardunaldia jokatu zuen Castilla y Leon Iberians taldeak hilaren 5ean, Palentzian (Gaztela eta Leon); Alex Saleta herritarra hamabostekoan izan zen eta partida osoan zehar izan zen zelaian

Txekiako Bohemian Warriors izan zuen aurrez aurre Espainiako ordezkariak eta atsedenaldirako erabakia zuen norgehiagoka; 47-3 zen markagailua. Bigarren zatia borrokatuagoa izan zen eta entsegu bakarra egin zuen etxeko taldeak. Beraz, 52-3 irabazi zuten Alex Saleta eta bere kideek.

Castilla y Leon Iberians taldeak jardunaldi guztietan garaipena erdietsi du eta hilaren 13an, aurkari interesgarria izango du, Lusitanos; portugaldarrek ere ez dute partidarik galdu. Lisboan jokatuko dute partida eta multzoko lehen postua egongo da jokoan; bi taldeak txapelketarako finalerdietarako sailkatua dira dagoeneko.

Atsobakarren lehiak

Hilaren 14ko asteburuan berriro ere jardunaldia izango dute herriko taldeko ordezkariek eta Atsobakar kirol gunean errugbiaz gozatzeko hitzordu bikoitza izango da. Hilaren 13an, Euskal Ligako I. mailako jokatuko da eta egun bat geroago, 12 eta 10 urtez azpiko gaztetxoen topaketa izango da.

Horrez gain, Getxoren aurka lehiatuko dira beltzak hiru maila ezberdinetan; Ohorezko B maila, 18 urtez azpikoan eta 16 urtez azpikoan.