Sagasti eta Ongay, Espainiako txapeldun

Txintxarri Aldizkaria 2025eko abenduaren 10a

Maria Ongay (ezker) eta Asier Sagasti (eskuin) lortutako urrezko dominekin. Arg.: Tolosa Judo Kluba/LOKE Judo.

Beterano mailako judokak Segovian (Gaztela eta Leon) bildu ziren hilaren 7an Espainiako txapeldunak erabakitzeko. Bi herritar izan ziren lehian Tolosa judo klubeko Maria Ongay eta Lasarte-Oria Kirol elkarteko (LOKE) Asier Sagasti eta biak igo ziren podiumeko gorenera euren mailatan

Sagasti 100 kilo azpiko M1 kategorian lehiatu zen. Aurkari bakarra izan zuen LOKEko kideak, Raul Diaz valentziarra eta hiru borrokaldi lehiatu zituzten hoberena erabakitzeko. Hiruetan herritarra izan zen garaile eta urrezko domina jantzi zuen.

Ongay, aldiz, 57 kilo azpiko F3 mailan parte hartu zuen. Kataluniako Agata Fornos eta Isabel Herrero galiziarraren aurka neurtu zituen indarrak herritarrak eta biak garaituz bere kategoriako txapelduna izan zen.

Hurrengo hitzorduak

Hil honetan zehar, hainbat hitzordu garrantzitsu izango dituzte LOKEko judokek. 

Hasteko taldeko hainbat kidek Erandiora (Bizkaia) egingo bidaia hilaren 13an eta 14an. Lehen egunean kadeteen txapelketa jokatuko da eta bigarrenean juniorrek Euskadiko txapelketari egingo diote aurre. Bietan euren onena emateko prest daude herriko taldeko gazteak.