Taldeko kideek hilaren 18ko Gasteizko mobilizazioarekin bat egin eta kontzentrazioa aurrera eramango dute udalerrian. Pentsio baxuenak Lanbidearteko Gutxieneko Soldatarekin parekatzea galdegiten jarraituko dute, eta, Eusko Jaurlaritzan agintea duten alderdiei (EAJ eta PSE-EE), euren eskaerei entzungor ez egiteko.