2015 eta 2017 urte arteko 22 taldekide izan ziren parte hartzen benjaminen lehen proban. Banakako jardunari dagokionez, gaztetxo gehienek 50 m. libreetan egin zuten igeri eta bakar batzuk 100 m. eta 200 m. libre saioetan ere izan ziren. Horrez gain, 2015 urtean jaiotako igerilariek 4x50 m. bizkar errelebo mistoa jokatu zuten eta adin, genero eta talde guztietako haurrak nahastuta krol hanken erreleboa ere egin zuten.
Alebin mailan, aldiz, Urko Azpiazu eta Nora Becerra izan ziren lehian. Bakoitzak bi proba burutu eta euren markak ondu zituzten. Becerrak 200 m. lau estilo (03.31,65) eta 50 m. tximeleta (44,54) probetan izan zen lehian eta Aspiazu 50 m. tximeleta (01.07,30) eta 200 m. bizkar (03.49,80) saioetan. Gainera, lau estiloko jardunean eskuratutako markari esker, Becerrak Udako Gipuzkoako txapelketerako gutxienekoa lortu du.
Igeriketa taldeko prestatzaileak pozarren daude gaztetxoek egindako lanarekin. 2017 urteko txikienen kasuan, jende aurrean lehiatzen zuten lehen proba zuten, baina "ausardia osoz" jardun zirela nabarmendu dute.
Guztiek dute zer ikasi eta hobetu eta horretan lan egingo dute hurrengo hitzordua prestatzeko, hilaren 13an, Paco Sanchez sarian izango dira bi maila hauetako kideak.