Errumaniaren Eguna ospatu du Decebal Elkarteak

Txintxarri Aldizkaria 2025eko abenduaren 6a

Decebal Elkarteak Errumaniaren Eguna ospatu du, larunbatean, egun osoko festa antolatuta. Ospakizuna bazkariarekin hasi da. Jaioterriko platerek osatu dute menua, eta jarraian, Vine Mos Craciun taldeak kontzertua eskaini du. Transilvania Errumaniarekin elkartu zen egunaren omenez, bertaratutako askok jantzi tradizionalak soinean izan dituzte.