Atsotitzak, esaera zaharrak esaldi dibertigarriak edota aho-korapilo bana aukeratu du talde bakoitzak. Aukeratutako elementu bakoitzarekin bideo bat egiteko, gerora, hainbat elementu baliatu dituzte: koreografiak, keinuak, marrazkiak, emojiak zein musikak. Ikus-entzunezkoak apartak izan dira; dibertigarriak eta orotarikoak.
Ostiral arratsaldean, horietako hiru aukeratu dituzte taldekideei sariak emateko. Arestian esan bezala, hiru sari banatu dira: epaimahaiaren, ikusleen eta begiraleen saria. Oroigarriak Amali eta Lilura saltokietan gastatzeko 60 euroko bonoak izan dira. Honako hauek izan dira aukeratutako bideoak:
- Suge euskalduna.
- Dantza reggaetoia eta perreoa euskaraz.
- Bertsoa, bertsozaleak.
Jarraian, denok batera Ttakuneneara joan dira zizka-mizka goxoak jatera.