Askotariko kultur jarduerak, urtea agurtzeko

Txintxarri Aldizkaria 2025eko abenduaren 5a

Lasarte-Oriako Udalak urtea agurtzeko aurrera eramango dituen kultur jarduerak iragarri ditu. Zinema emanaldiak, musika ikuskizunak eta Gabonetako egitasmoak iragarri ditu Kultura sailak

Ondokoak dira, egunez egun, hil honetarako programatu dituzten hitzorduak:

Hilak 5, ostirala: 

  • Zinema | Okendo Zinema Taldeak La voz de Hind pelikula proiektatuko du helduentzat. 20:00etan izango da,  Manuel Lekuonan eta sarrerek 6 euro balio dute. 

Hilak 6, larunbata:

  • Topaketa | Errumaniar jatorria duten eta gure herrian nahiz ingurukoetan bizi diren lagun ugari elkartuko dira euren jaioterriko nazioarteko eguna ospatzeko. Gizarte Etxea jatetxean izango da topaketa. 

    • 14:00etan, herri bazkariari ekingo diote, Errumaniako plater ezagun ugari dastatuta. 

    • 17:30ean, kontzertua emango du Formatia Transilvania bikoteak. Decebal elkarteko kideek 
      antolatu dute ekimena eta jakinarazi dute beharrezkoa dela aurretik izena ematea, 606 74 28 70 telefono 
      zenbakira WhatsApp mezu bat bidalita.

Hilak 10, asteazkena:

  • Literatura | La Uruguaya liburuari buzurko solasaldia egingo dute Monica Leivak gidatuta. Saioa 18:00etan, Udal Liburutegian eta gazelaniaz izango dela iragarri dute antolatzaileek.
  • Opera | La forza del destino operaren bertsio digitala proiektatuko dute. 19:00etan izango da, Manuel Lekuona Kultur Etxean eta sarrerek 7,5 eta 9 euro artean balio dute. 

Hilak 12, ostirala:

  • Kirola | Urtean zehar nabarmendutako kirolariak saritzeko Kirol Gala aurrera eramango du Lasarte-Oriako Udalak. Manuel Lekuona Kultur Etxean izango da, eta bertaratzeko gonbidapenak eskuratzea ezinbestekoa da. 

Hilak 13, larunbata:

  • Literatura | 0 eta 3 urte bitarteko haurrentzat pentsatutako hileko ipuin kontaketa saioa. Gurasoekin batera parte hartuko dute txikiek, eta saioa euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez izango da. Horrek ere haurrak liburuen mundura hurbiltzea du helburu, estimulu sentsorialen eta lotura afektiboaren bitartez. Manuel Lekuona Kultur Etxean izango da saioa, 11:00etan. 
  • Dantza | 22. Dantza Zirkuituaren barruan, Kukai Dantza Taldeak Txalaparta emanaldia erakutsiko du. Manuel Lekuona Kultur Etxean izango da, eta sarrerek 6 euro balio dute. 

Hilak 14, igandea

  • Musika | Zero Sette Akordeoi Orkestrak Eguberrietako emanaldia eskainiko du. Brigitarren komentuan izango da, 18:30ean. 
  • Zinema | Haurrei zuzendutako Tigre galdua filma proiektatuko dute. Manuel Lekuona Kultur Etxean izango da, 17:30ean, eta sarrerek 4 euro balio dute. 
  • Zinema | Helduei zuzendutako Los colores del tiempo filma proiektatuko dute. Manuel Lekuona Kultur Etxean izango da, 19:30ean, eta sarrerek 6 euro balio dute. 

Hilak 16, asteartea

  • Literatura | Jule Goikoetxearen Politeismo bastarta liburuaren gaineko solasaldi literarioa. Irakurle Txokoarekin elkarlanean antolatutako jarduera da, eta Aintzane Usandizaga idazleak dinamizatuko du. Udal Liburutegian izango da, 18:00etan. 
  • Opera | The world of hans zimmer: a new dimension operaren bertsio digitala proiektatuko dute. Manuel Lekuona Kultur Etxean izango da, eta sarrerek 7,5 eta 9 euro artean balio dute.

Hilak 18, osteguna

  • Ikastaroa | Taloak egiten ikasteko Ikastaloa aurrera eramango du Ttakun Kultur Elkarteak. Bertan parte hartu nahi duen herritarrai orori zuzendutako egitasmoa den arren, 12 urtetik beherakoek heldu batek lagunduta parte hartu behar dutela ohartarazi dute. Hortaz gain, aurrez izena ematea ere ezinbestekoa da, kultura@ttakun.eus helbidera mezu bat idatzita.

Hilak 19, ostirala

  • Antzerkia | Arizona lana erakutsiko du Txalo Produkzioak-ek. Manuel Lekuona Kultur Etxean izango da, 20:00etan, eta sarrerek 6 euro balio dute. 

Hilak 20, larunbata

  • Literatura | 0 eta 3 urte bitarteko haurrentzat pentsatutako hileko ipuin kontaketa saioa. Gurasoekin batera parte hartuko dute txikiek, eta saioa euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez izango da. Horrek ere haurrak liburuen mundura hurbiltzea du helburu, estimulu sentsorialen eta lotura afektiboaren bitartez. Manuel Lekuona Kultur Etxean izango da saioa, 11:00etan.
  • Antzerkia | Bea Larrañagak Donna Buffona Gure etorkizuna hobetuko du? haurrentzako antzezlana erakutsiko du. Ikuskizun dibertigarria, gogoetatsua eta bufoneskoa izan goda. Manuel Lekuona Kultur Etxean izango da, 17:00etan, eta sarrerek 4 euro balio dute.
  • Musika | Alboka Abesbatzak Gabonetako kontzertua eskainiko du. Brigitarren komentuan izango da, 19:30ean. 

Hilak 21, igandea

  • Azoka | Ttakun Kultur Elkarteak eta udalak, elkarlanean, San Tomas azoka aurrera eramanago dute. Goiz-eguerdirako egitaraua izango dela iragarri dute. Xehetasunak, datozen egunetan. 

Hilak 22, astelehena 

  • Musika | Udal Musika Eskolako kideek Eguberrietako musika emanaldia eskainiko dute. Manuel Lekuona Kultur Etxean izango da, 19:00etan. 

Hilak 23, asteazkena 

  • Ikuskizuna | 0lentzero ikuskizun musikatua ikusteko aukera izango dute etxeko txikiek. Manuel Lekuona Kultur Etxean izango da, eta sarrerek 4 euro balio dute.

Hilak 24, asteazkena

  • Ikuskizuna | Olentzero eta Mari Domingi lasarteoriatarrak bisitatzera etorriko dira. Xixuko ahatea ezaguna ere eurekin izango da, eta herrian barrena desfilea egin ostean, Okendo plazan egingo diete pertsonaia maitagarri horiei harrera. Datozen egunetan emango dituzte xehetasun guztiak. 

Hilak 26, ostirala

  • Zinema | Okendo Zinema Taldeak Flores para Antonio pelikula proiektatuko du helduentzat. 20:00etan izango da,  Manuel Lekuonan eta sarrerek 6 euro balio dute. 

Hilak 27, larunbata

  • Musika | Eguberritako Gospel kontzertua ikusteko aukera izango dute herritarrek. Manuel Lekuona Kultur Etxean izango da, 19:00etan, eta sarrerek 14 euro balio dute.

Hilak 28, igandea

  • Zinema | Haurrei zuzendutako Super Charkie filma proiektatuko dute. Manuel Lekuona Kultur Etxean izango da, 17:30ean, eta sarrerek 4 euro balio dute. 
  • Zinema | Helduei zuzendutako Flores para Antonio filma proiektatuko dute. Manuel Lekuona Kultur Etxean izango da, 19:30ean, eta sarrerek 6 euro balio dute. 

Hilak 29, astelehena

  • Literatura | 0 eta 3 urte bitarteko haurrentzat pentsatutako hileko ipuin kontaketa saioa. Gurasoekin batera parte hartuko dute txikiek, eta saioa euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez izango da. Horrek ere haurrak liburuen mundura hurbiltzea du helburu, estimulu sentsorialen eta lotura afektiboaren bitartez. Manuel Lekuona Kultur Etxean izango da saioa, 11:00etan.