Frantziak Ibon Fernandez Iradiren eskubideak urratu zituela ebatzi du Estrasburgoko Auzitegiak

Txintxarri Aldizkaria 2025eko abenduaren 5a

Giza Eskubideen Europako Hitzarmenaren 3. artikuluak torturak eta tratu txarrak galarazten ditu, eta hain zuzen ere, artikulu hori eta presoaren eskubideak urratu izanagatik erruduntzat jo dute Frantziar Estatua 

Europako Giza Eskubideen Auzitegiak arrazoia eman dio lasarteoriako euskal preso Ibon Fernandez Iradiri. Urtez luzez egon zen Lannemezango (Frantzia) espetxean preso, eta orduko espetxealdian behin baino gehiagotan (2013ko martxoak aurkeztu zuten lehen eskera) egin zituzten haren abokatuek Fernandez aske geratzeko eskaerak. Presoak esklerosi anizkoitza zuela argudiatuta galdegin zuten hori (2013. urtean diagnostikatu zioten eritasuna), baita medikuek esandakoa ohartarazita ere: bere egoerak okerrera egin zezakeela espetxe barruan. Eskaera horiei, ordea, jaramonik egin ez zietela ikusita, abokatuek Giza Eskubideen Europako Auzitegira jotzea erabaki zuten 2021. urtean. Atzo heldu zen ebazpena. 

Auzi horren harira, Kazeta.eus agerkariak Fernandez Iradiren abokatu Maritxu Paulus elkarrizketa du, eta horrek bertan azaldu du "urte luzeetako borrokaren emaitza" dela aipatu ebazpena. Hala, adierazi du Frantziako Estatuak 10.000 euro kalte ordaina eman beharko diola Fernandez Iradiri, eta horrekin batera, beste 11.840 euro urte luze hauetan guztietan urratu duten ibilbide judizialaren gastua ordaintzeko. 

Luzaroan Lannemezango espetxean preso egon ostean, egun Martutenekoan dago, 2022. urtez geroztik, hirugarren graduan.