Norabide horretan, "penatuta" daude, aurtengo aurrekontuetarako iaz aurkeztu eta udal gobernuak onartu zituen proposamenak ez dituztelako gauzatu. Hori horrela izanagatik, pozik ere badaude neurri batean, datorren urterako aurreikusi dutelako herriko lan elkarteei zuzendutako espazio partekatuaren egitasmoa burutzea.
Orain arte egin dutenari segida eman nahi diotenez, udal gobernuko kideei bilera eskatu dietela jakinarazi dute EH Bilduko ordezkariek. "Proposamen zehatzak" erakutsi nahi dizkiete, hiru ardatz hauen gainekoak: "Hezkuntza formala zein ez formala indartzea, etxebizitza eskubidea bermatzeko urratsak egitea eta herriko zaintzen ekosistema lantzea".
Amaitzeko, zehaztu dute "erantzukizunez" jokatuko dutela aurrekontu proposamena hobetzeko eta gauza bera egitea eskatu diete PSE-EEri eta EAJri, "herritarren gehiengoaren premiei erantzuteko akordioak beharrezkoak baitira".