Kantxatik kanpo ere garaipenaren bila

Txintxarri Aldizkaria 2025eko abenduaren 4a

Kepa Diez eskolako haur eta gurasoekin bildu zen emozioen gainean hitz egiteko. Arg.: Eguzki Areto Futbola.

Eguzki Areto Futbol taldeko maila federatuko ordezkariak kantxan ederki lanean ari dira eta azaroko azken asteburuan partida guztiak irabazi zituzten. Kantxan eta hortik kanpoko kirolarien jarduna eta egoera emozionalaren garrantziaz jakitun, eskolako haur eta gurasoak areto futbol epaile eta kirol psikologiako irakasle Kepa Diezarekin lanean ari dira. Hilaren 3an, kirolariaren emozioak eta garapena izan zituen hizpide hizlariak, hala nola, enpatiaren garrantziaz aritu zen

Eguzki Arteto Futbol taldeetako emaitzak honakoak izan ziren:

  • Ohorezko Erregional Maila
    Miren Taberna B 5 - 6 Eguzki Arkupe Rehabilitaciones

  • Erregional I. Maila
    Eguzki ISU Leihoak 5 - 3 Janrablue B

  • Gazteen Maila
    Eguzki Lekuona tailerra 10 - 2 Goierri KE

  • Infantil Maila
    • Eguzki Patricio taberna 3 - 2 Lauburu KE Ibarra A
    • Lauburu KE Ibarra B 4 - 5 Eguzki Andatza taberna