Horren aurretik, esan bezala, ari dira lanean, jo eta fuego. Batetik, jakinarazi dute produktuak salgai dituztela bulegoan bertan eta herritarrek 10:00etatik 13:00etara edo 16:00etatik 18:00etara eros ditzaketela. Horrez gain, martxoko ekimenerako kilometroak erosi nahi dituzten norbanakoek zein eragileek aukera dute jadanik horretarako; "lehenbailehen" egitea aholkatu diete.