Ikusten duzuen moduan, berrikuntzekin datoz. Entrenatzen proiektuan parte hartzeko gonbita onartu dute, eta horrela, herriari egiten dutenaren berri emango diete, euskararen ahozkotasuna bultzatuz. Horregatik, ikasturte honetako topaketetan, proiektuko kideekin batera, bideo grabaketa batzuk egingo dituzte, eta haurrek amaierako elkarrizketetan parte hartuko dute, zer egin duten, zer moduz pasa duten, zer gustatu zaien gehien... kamerari azalduz.
Publikazio honetan ikus dezakezuena, proiektuko lehenengo bideoa da, eta dinamika honekin jarraituz, hurrengo grabaketa judo topaketan izango da, hilaren 13an.