Martutenen gaur etxegabetu dituzten pertsonentzako manta eta kanpinak bilduko dituzte Okendo plazan

Txintxarri Aldizkaria 2025eko abenduaren 4a

Martuteneko Agustindarren eraikina hustu dute gaur goizean eta euren bizitokitik alde egin behar izan dute 111 lagunek. Eurei laguntzeko asmoz manta eta kanpin bilketa egingo du Lasarte-Oriako Elkartasun Sareak gaur arratsaldean, Okendo plazan, 17:30etik 18:00etara. Ondoren, Egiako epaitegietatik abiatuko den mobilizazioan parte hartuko dute, 19:00etatik aurrera.

Gaur goizeko etxegabetzearen kronika egin dute Irutxuloko Hitza hedabideko kideek.