Lehen laurdenean donostiarrak indartsu hasi ziren. Jokoan nagusi izan eta errenta handia atera zion etxeko taldeari, 6-19. Lehen hamar minutuetako emaitza ikusita etxeko taldeak defentsa lana sendotu eta bigarren laurdenean, 8-11koa izan zen partziala
Atsedenaldiaren ostean, gogor ekin zioten urdin-beltzek markagailuari itzulia emateko eta ederki lortu zuten; 13-8 eta 14-4 irabazita 42na berdindu eta luzapena egotea lortu zuen etxeko taldeak. Aurreko hogei minutuetako dinamikari jarraituz, 7-4 gailendu zen Ostadar eta garaipeneko puntuak eskuratu zituen.
Etenik ez
Gainerako taldeei dagokionez, II. mailako urdin-beltzek lehia estua izan arren, ZAST Oak taldeak laurdenez laurden puntu bat edo biko errenta metatu eta 59-53 eraman zuen garaipena.
Kadete Errendimendu Urrea mailako taldea nagusi izan zen Krean Ointxe!-ren aurka eta 44-69 gailendu zen.
Kadete Partaidetzako Ostadarrek ere garaipena erdietsi zuten; Eskoriatza Gorria 41-70 irabazi zuen. Kategoria bereko talde beltzak zein urdinak ezin izan zituzten gainditu aurkariak; 37-48 eta 59-26 galdu zuten Goierri eta Erroibide Irunen aurka, hurrenez hurren.
Saskibaloi ataleko talde gehienek hileko lehen asteburuan atseden badute ere, Junior Errendimendu eta Kadete Errendimendu urrea ordezkariek partida jokatuko dute.
Juniorrek Easo Basket Irulearen aurkako bigarren saioa izango dute igoerako fasean. Aurrekoan donostiarrak izan ziren garaile eta herritarrek arantza atera nahi dute etxean. Kadeteek, aldiz, Antigua Luberri izango dute aurrez aurre.