Kantari ibiliko dira Eguberrietan

Txintxarri Aldizkaria 2025eko abenduaren 4a

Erketzeko kideak, Eguberrietan kantari (artxiboko irudia).

Erketz Euskal Dantza Taldeko kideek urteroko (edo ia urteroko, iaz euriagatik bertan behera utzi behar izan baitzuten ekimena) ohitura berrituko dute hilaren 24an, herrian barrena Gabon eskean aterata. 15:30ean abiatuko dira euren lokaletik (Oriamendi plaza). Bi egun lehenago entseatuko dute, egoitzan bertan, 20:00etatik aurrera. Beraiekin atera nahi duen oro animatu dute bertaratzera.