Jubenilen Gorengo mailako Ostadarrek neurketa zaila zuen azaroaren 29an. Sailkapeneko bigarren postuan zen Aratz Fuentes eta Xabat Alonso herritarrak kide dituen Añorga KKE izan zuen aurrez aurre. Ikus galeria.
Partida berdindua izan zen, nahiz eta añorgatarrek bitan aurre hartu. Zortzigarren minutuan lortu zuen aurkariak lehen gola eta hamalaugarrenean lortu zuen berdinketa Ostadarrek.
Añorgak ongi erantzun zuen, ordea; minutura aurre hartu zuen berriro. Eta etxekoak atsedenaldira berdinketarekin iristeko ahaleginak egin arren, 1-2koarekin iritsi ziren etenaldira.
Bigarren zatia berdinketaren bila gogotsu atera ziren herritarrek eta fruitu izan zuten hamar minutura. Nahiz eta gainerako 35 minututan bi taldeak garaipenaren gola eskuratzeko ahaleginak egin, markagailua ez zen mugitu.
Infantilak, bigarren fasean
Infantil I. mailako taldeak, ordea, bigarren fasean sartu dira. Ostadar SKT zein Texas Lasartearrako ordezkariak txapeldunen fasean ari dira borrokan.
Zuri-urdinen neskak izan ziren lehenak lehia hasten. Hilaren 29an, hirugarren jardunaldia jokatu eta Intxurreren aurka 1-3 galdu zuten.
Mutilen taldeei dagokionez, lehen saioari egin zioten aurre. Texas Lasartearrak Touring 0-3 irabazi zuen eta Ostadar SKTk, aldiz, ezin izan zuen Antigua Luberri garaitu; 1-3 gailendu ziren donostiarrak.