AZAROAK 25

'Hetero' izan dute mintzagai

Txintxarri Aldizkaria 2025eko abenduaren 3a

Azaroaren 25eko egitarauaren barruan programatutako azken jarduera aurrera eraman dute herritarrek. Lasarte-Oriako Irakurle Txokoarekin elkarlanean antolatutako literatura solasaldia aurrera eraman dute Mercero aretoan. Oraingoan, Uxue Alberdi idazlearen 'Hetero' liburua izan dute mintzagai

Sortzailea ere saioan izan dute, aurrez aurre. Sumatu da konfiantza giroa; ezin zitekeen bestela, izan ere, gaur egun dinamikok Aintzane Usandizaga idazle lasarteoriatarrak gidatzen baditu ere, berak lekukoa hartu aurretik Alberdi arduratu izan da saiook dinamizatzeaz. 

Hitzorduari hasiera emateko, ohiturei jarraiki, lIburua zer iruditu zaien kontatzeko tartea hartu dute partaideek, eta horietako bakoitzak berea partekatu du taldearekin.