Kirol galako sarituak erabakitzeko modua prozesu parte hartzailea izan da eta herritarrek erantzun zabala izan dutela jakinarazi dute udal arduradunek.
Urriaren 23tik azaroaren 9ra bitartean aurkeztu ahal izan zituzten proposamenak lasarteoriatarrek, bai online, bai udalerrian zehar banatutako postontzietan. Guztira, 124 proposamen jaso ziren, 114 internet bidez eta hamar postontzietan eta horietatik 92 izan ziren baliozkoak; emakumezko kirolariaren sarirako bi, gizonezkorn arlorako 78 eta ibilbidearen aintzatespenerako, hamabi.
Eta kirol erakunde eta Kirol Batzordeko kideek euren bozken bidez erabaki dituzte hautagai horien guztien artean irabazleak:
- Emakumezko kirolari onena - Maria Ongay Varela
Judoka. Beterano mailan, 2025 urtean hainbat lorpen: urrezko domina Espainiako kopan, bigarren postua, Superkopan eta Pariseko Munduko txapelketan, brontzea. - Gizonezko kirolari onena - Didac Morales Robles
Brazilian Jiu Jitsu eta grappling kirolaria. ADCC Munduko txapelketako amateur mailako txapeldun eta Europako txapeldunordea. - Ibilbidearen kirol saria - Jon Ibisate Alday
Errugbi epailea. Beltzak RTko harrobiko kirolaria. Jokalari eta epaile lanak uztartu zituen urte batzuetan. Ohorezko Mailako epaile eta nazioarteko txapelketetan, hala nola, 20 urtez azpiko Sei Nazioak.
Kirola eta kultura
Kirol Gala Lasarte-Oriako kirolariek urtean zehar egindako lana aitortzeko gunea da alkate Valdiviak gogoratu modura: “Gala hau ez da nolanahiko ekitaldia. Gelditu, gure ingurura begiratu eta eskerrak emateko unea da. Eskerrak eman nahi dizkiegu hainbat diziplinatatik Lasarte-Oria izena duintasunez daramatenei; belaunaldi berriak inspiratzen dituztenei pistatik, tatamitik edo jokalekutik; kirolari eredugarritzat hartzen duguna gorpuzten dutenei, gaur saritutako pertsonei bezala”.
Baina beste arlo batzuetako erakusle ere bada Alkortak azaldu duenez: "
Verdini taldearen ikuskizunak, Erketz EDTren dantzek eta Zurmailu zurlanketa elkarteak egindako oroigarriek jarriko dute kultura eta artearen ukitua.
Udalak herritar guztiak gonbidatzen ditu galara hurbildu eta herriko kirolariak babestera. Ekitaldia doakoa da, ez da sarrerarik edo gonbidapenik beharko, baina leku mugatua izango da, aretoko edukiera bete arte.