Taula Xake Klubeko kideak, ederki Bidasoa Xakeko Gabonetako jaialdian

Txintxarri Aldizkaria 2025eko abenduaren 2a

Ezkerrean, 12 urtez azpiko sarituak, Granado ezkerreko lehan da eta Garcia eskuineko lehena. Eskuinean, 16 urtez azpikoak, Vegas eskuinetik hasita bigarrena da. Arg.: Salto Bidasoa Xake Kluba.

Salto Bidasoa Xake Klubak antolatutako Gabonetako jaialdia jokatu zen azaroren 29an, Irunen. 16 urtez azpiko gaztetxoek parte hartu ahal izan zuten hiru maila ezberdinetan banatuta; 16 urtez azpikoa, 12 urtez azpiko bi multzotan eta hasiberriak. Taula Xake klubeko kideak lehen postuetan izan ziren; 12 urtez azpiko A multzoan Unai Granado bigarren izan zen eta Pedro Garcia, aldiz, bosgarren. 16 urtez azpiko kategorian, Daniel Vegasek ere bosgarren amaitu zuen lehia