Ongi jokatuta, nagusi izan ziren urdin-beltzak hasieratik eta 3-0 (25-19, 25-12 eta 25-22) gailendu ziren. Ikus galeria.
Finalaren bidean, lehen multzoko buru Tolobolei A gainditu beharko du. Beste finalerdian Aiztondo Neskide eta Oiarso gorriak neurtuko dituzte indarrak.
Lehiakidearen zain
Kadete Errendimendu taldeaz gain, Gipuzkoa Kopako lehen fasea garaipenarekin amaitu dute herriko taldeko gainerako ordezkariek ere. Honakoak izan ziren emaitzak:
|
Jubenil maila Goierri 1 16 25 19 23 Ostadar 3 25 19 25 25 |
Kadete partaidetza Suge trebeak 2 1 16 12 25 23 Ostadar 3 25 25 13 25 |
Garaipena lortuta ere, multzokako sailkapenaren arabera lehiaketako postu ezberdinak eskuratzeko lehen kanporaketari aurre egingo diote hilaren 13an.
Kopa bosgarren postuan amaitzeko lehiatuko da jubenil taldea. Dena den, aurkariaren zain daude urdin-beltzak; laugarren multzoko lehen postuak erabakitzeko Hernani 1 eta Izukaitz Asuncion taldeek neurketa jokatu behar dute.
Eta Ostadar kadete partaidetza bederatzigarren amaitzeko borrokatuko da. Lehen aurkaria Suge Trebeak 1 izango da.
Infantil kategoriako partaidetzako urdin-beltzak, ordea, hilaren 20an, hamazazpigarren postuarengatik borrokatuko dira. Hernani 3 eta Oarso Urdina ekipoen arteko kanporaketako garailea izango dute aurrez aurre.
Euskal Ligan, primeran
Euskal Ligako taldeek ere zuten huts egin euren hitzorduetan eta euren kategoriako lehen postuetan mantendu dira.
Lehen taldeak Galdakao BT 3-0 (25-23, 25-14 eta 25-19) garaitu zuen eta II. mailako urdin-beltzak 3-1 (25-10, 25-22, 22-25 eta 25-15) irabazi zion Ibararteri.