Eguzki Areto Futbol taldeak klubeko gurasoei zuzendutako hitzaldi sorta bat antolatuko du ikasturtean zehar. Lehena hilaren 26an izan zen Antonio Mercero aretoan. Areto futbol epaile eta kirol psikologiako irakasle Kepa Diezek Areto Futbolaren Bidezko Garapen Integrala. Gurasoek beren seme-alaben kirol tutoretzan duten zeregina hitzaldia eskaini zien aretoa lepo bete zuten entzuleei.