Taula Xake klubeko kideek, jardun ederra Gipuzkoako txapelketetan

Txintxarri Aldizkaria 2025eko azaroaren 27a

Taula Xake klubeko jokalarietako batzuk jardunaldi ezberdinetako partidetan lehian. Arg.: Marlaxka Xake Kluba.

Banakako Gipuzkoako Xake txapelketak lehiatu dira urria eta azaroa bitartean. Herriko ordezkariak maila ezberdinetan borrokatu dira eta batzuk lehen postuetan izan dira. Jose Ignacio Etxeberria, esate baterako, 2. mailako txapeldun izan da

Taula Xake Klubeko ordezkaritza zabala izan da kategoria ezberdinetan; 2., 3. eta Kadete mailan jardun dira klubeko kideak. Ikus jarraian dauden emaitzak.

2. mailako txapelketa, Beraungo egoitza

  • Jose Ignacio Etxeberria - 1º
  • Erlantz Sanchez - 9º

2. mailako txapelketa, Donostiako egoitza

  • Daniel Vegas -

3. mailako txapelketa, Beraungo egoitza

  • Alejandro Sanchez
  • Unai Granado - 10º
  • Juan Cruz Figueras - 11º
  • Juan Luis Varela - 13º
  • Inhar San Sebastian - 20º
  • Mikel Manterola - 25º

Superbeterano mailako txapelketa

 • Juan Rodriguez - 4º

Kadete mailako txapelketa

• Erlantz Sanchez - 10º

• Daniel Vegas - 11º

Horien artean, Jose Ignacio Etxeberriak lortu du emaitzarik onena. Bost neurketari aurre egin dizkie herritarrak eta hiru irabazi eta bi berdindu ostean, bere mailako txapeldun da.

Izan da, bi mailetako lehiatan izan direnak ere, Daniel Vegas eta Erlantz Sanchez kasu. Biek 2. eta kadete kategorietan parte hartu dute eta xake klubak etorkizuna duela erakutsi dute gazteek.

Horiez gain, Gros Xake taldean ari den Juan Rodriguez herritarrak Superbeterano mailako lehia jokatu du eta laugarren izan da.

Taldekoa prestatzen

Buruz buruko jarduna amaitzearekin bat, urtarrilean hasiko den taldekako txapelketa prestatzen hasiko dira Taulako kideak. Aurten lehenengoz hiru maila ezberdinetan taldea izango du herriko klubak.